2021/5/13

'Mr. Link, jatorri galdua' eta 'Caminho longe' Zinema Ttikian

Lehenik haurrentzako emanaldia iragarri dute, eta ondoren familientzako dokumentala. Azken horren egileetako bat Gezalan izango da.

Emakumeen sare publiko-komunitarioa, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzen hasteko

Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei arreta integrala eskainiko dien proiektu pilotua abiatuko du udalak III Berdintasunerako Planaren barruan onartu duen Indarkeria Matxistarik gabeko bizitzak ardatzaren barruan. Aurten jarriko du martxan Berdintasunerako Kontseilutik sortu eta alderdi politiko guztien adostasuna jaso duen ardatzaren barruko proiektuetako bat.

sanpedrotarra.zaleak

100eko tasa baino gutxiago izan arte, publikorik ez kirol partidetan

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak esan du kirol partidetan publikoa egon dadin 100.000 biztanleko tasak 100dik beherakoa izan behar duela.

Herri batzar irekia antolatu du Orain Herriak ekainaren 2rako

Lezoarrak batu asmo ditu taldeak, "herritik eta herriarentzat" izango den mugimendu bat sortuz. Ekaineko lehen asteazkenean elkartuko dira.

Txistulariak Zamalbidera doaz igandean

San Isidro egunaren biharamunean zortziko doinuak eramango dituzte.

650 tontor orereta

Tontorretako iniziatiba bideora eraman du Sare Herritarrak

Ehunka izan ziren joan den larunbatean Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen defentsan deitutako mendi tontorretako iniziatibarekin bat egin zutenak.

Sarriegi plaza berrurbanizatzeko lanak esleitu ditu udalak

Erabiltzaileen komunitateak garajeen estaldura iragazgaizteko lanak amaitutakoan, ekingo die plaza berrurbanizatzeko lanei udalak.

Internazionalismoaren gakoak Gaztañon, Askapenaren eskutik

Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria goiburua duen hitzaldia 19:00etan izango da Gaztañoko Auzo Elkartearen lokal berrian.

Eskualdeko ostalariak 'Euskadi Gastronomika' klubean sartzeko epea zabalik da

Eskualdeko establezimenduek hilaren 20ra arte eman ahal izango dute izena bereizgarria eskuratzeko. Hainbat abantaila eskainiko zaizkie, doan.

Realeko izarren campusa jasoko du Plazetak

Ane Etxezarreta eta Kiana Palacios Futbol Kanpusa jasoko du Plazetako futbol zelaiak ekainaren 21etik 25era. Zabalik da izena emateko epea. 8-14 adin tartekoentzat da.

Donostiatik Pasaiara itsas bidaiak eskainiko dituzte Lucretia belaontzian

Hilaren 15etik aurrera eskainiko dira irteerak, Albaolara bisita barne. Itsas bidaiak bi orduko iraupena izango du, 10:00etan irtenda Donostiako portutik.

Larunbatean auzolanera deitu du Etxetxok

09:30ean gelditu dira Tiñelun, ondoren Memoriaren Basoan (Iparragirre eremuan) auzolanean txukuntze lanak egiteko.

Gehiago