Herri batzar irekia antolatu du Orain Herriak ekainaren 2rako
Lezoarrak batu asmo ditu taldeak, "herritik eta herriarentzat" izango den mugimendu bat sortuz. Ekaineko lehen asteazkenean elkartuko dira.
Orain Herriak herri batzar irekia antolatu du ekainaren 2an 18:00etan, Lezo Herri Eskolako patioan, udalerriko arazoen gainean hausnartu eta lezoarrek, elkartasunez, horiei aurre egiteko pausoak eman ditzaten. Honakoa da, hitzez hitz, taldeak deia egiteko zabaldu duen komunikatua:
Lezon ematen diren arazoak asko dira, oso ezberdinak denak, baina bat ere ez da berria: alderdi ezberdinak udaletxean egon diren arren, urtez urte arazoak pilatzen eta biderkatzen joan direla ikusi dugu herritarrok.
Ikasle, langile eta jubilatuak batzeko garaia dela azpimarratu behar da, inork ez baitu jakingo lezoarrok baino hobe zer den behar duguna eta hauen irtenbideak. Gure etorkizunaren jabe izateko garaia da, horregatik, HERRITIK ETA HERRIARENTZAT izango den mugimendu baten sorrera ikusten dugu arazoei era erreal batean aurre egiteko konponbide bakarra.
Hortaz, ORAIN LEZOtik ospatuko den asanblada irekian parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu.
Denon artean Lezo hobe bat eraikiko dugu!