Sarriegi plaza berrurbanizatzeko lanak esleitu ditu udalak
Erabiltzaileen komunitateak garajeen estaldura iragazgaizteko lanak amaitutakoan, ekingo die plaza berrurbanizatzeko lanei udalak.
363.794,94 euroko inbertsioa egingo du Errenteriako Udalak Sarriegi plaza berrurbanizatzeko, eta dagoeneko esleitu ditu lanak. Espazio horretan zeuden hainbat hiri altzari erretiratu ditu dagoeneko. Izan ere, bertan diren garajeeetako erabiltyzaileen komunitatearekin adostutako egutegiaren arabera, haiek hiru hilabeteko epea dute garajearen estaldura iragazgaizteko lanak egiteko. Behin horiek amaituta, orduan hasiko da udala Sarriegi plaza berreoneratuko duen proiektuarekin.
Horren barruan, irisgarritasuna hobetzea, eremu berdeak handitzea, puntu ilunak desagerraraztea, herri altzariak modernizatu eta berriak jartzea, eta jolaserako elementuak jartzea txertatu ditu.
Kontratazio prozesuan zazpi enpresek aurkeztu dute proposamena, eta Lacunza Hermanos S.L izan da esleipenduna.