Txistulariak Zamalbidera doaz igandean
San Isidro egunaren biharamunean zortziko doinuak eramango dituzte.
San Isidro dute Zamalbideko bizilagunek patroi eta egun horren bueltan egiten dituzte jaiak auzoan.. COVID-19aren testuinguruan jairik ez dute izango, baina diana, bederen izango dute ez nolanahikoa gainera, Udal Txistulari Taldea bertaratuko delako San Isidro egunaren biharamunean. Baserri eta kaleak alaitzen ibiliko dira 09:00etan hasita eta Jose Luis Ansorenaren Zamalbidekoa eta Marcel GAlatas Real xde Asuaren Zezen Iaioa zortzikoak joko dituzte.