Herriarteko pilota txapelketaren eskuz binakako joaneko partidak irabazi zituzten atzo oiartzuarrek. Datorren astean itzuliko partidak jokatuko dituzte, Azkoitian.
Hilaren 27an 90 urte beteko dira Trintxerpetik Donostiara zihoan manifestazioan zazpi arrantzale erail zituztela. Zenbait ekitaldi antolatu dituzte herritarrek, «gertakarien berri izateko eta gure auzo eta herrien langile izaerari eta egungo egoerari buruz hausnartzeko».
Hamabost eguneko etenaldiaren ostean, gaurtik zabalik da berriro zentroa. Berritasun bezala, lau jantzi bira osoan ikusteko aukera eskainiko dute, teknologia berriak baliatuz.