Aurreko asteburuan baino hamar kutsatu gutxiago Oarsoaldean

Asteburu honetan COVID-19agatik 28 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan, gehienak Errenteria-Oreretan.

Aurreko asteburuan (hilaren 7tik 9ra) COVID-19agatik 38 kutsatu atzeman zituzten Oarsoaldeko lau herrietan, eta bukatu berri denean 28 izan dira, gehienak Errenteria-Oreretan (hemezortzi). Positiboen kopuruak beherantz egin duelako, 100.000 biztanleko tasak ere apaltzen ari dira apurka Errenteria-Oreretan, Pasaian eta Oiartzunen. Lezon zertxobait hazi da azken egunetan.

Jarraian, Oarsoaldeko lau herrietako tasak eta asteburuko positiboen bilakaera:

  • Errenteria-Orereta. Tasa: 326 (390ekoa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 4-8-6.
  • Pasaia. Tasa: 304 (346koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-2-2.
  • Oiartzun. Tasa: 154 (183koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 3-0-1.
  • Lezo. Tasa: 378 (345ekoa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 1-1-0.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.