Unicef-en Eskola Lagun da Egiluze ikastetxea
Joan den astean egin zuten hori irudikatzeko ekitaldia ikastetxean bertan, ikasleak protagonista bihurtuta.
Unicef-en Eskola Lagun sareko kide da Egiluze ikastetxea. Joan den astean egin zuten hori irudikatzeko ekitaldia ikastetxean bertan, ikasleak protagonista bihurtuta. Unicefen Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako presidente Isidro Elezgarai bertaratu zen ekitaldira, eta sarearen kide direla adierazten duen agiria eman zien. Unicef bezalako instituzio batekin kooperatzea, ikastetxearen egunerokoan lantzen dituzten balioak agerian jartzea dela esan du Cristina Jareño Egiluze ikastetxeko zuzendari pedagogikoak.