Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Judoaren kultura udalerrian sustraitzeko hitzarmena

Agustina Otaolan espazioa eskaintzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta Gipuzkoako Judo Federazioak. Kirola sustatzeko modua izateaz gain, emakumeei ikusgarritasuna emateko aukera ere badela esan du Maite Gartzia Kirol Zinegotziak, "emakume asko biltzen baitira judoaren bueltara".

Maite Gartzia Kirol zinegotzia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/18

Judoaren kulturak beti izan du tarte handia Errenteria-Oreretan. Udalerrian bertan, zein inguruko herri guztietan dago kluben bat. Urteetan Errenteria-Oreretan bizi izan duen loraldiari baina, udazkena heldu zaio. Izan zena eta herrian zuen lekua berreskuratu nahi dute, eta horren harira, Gipuzkoako Judo eta Kirol Elkartuaren Federazioak udaleko kirol sailera jo zuen praktika horri leku bat bilatu asmoz udalerrian bertan. Urteetan Galtzarabordako kiroldegiak hartu ditu maila askotako txapelketetarako tatamiak, baina gaur egun tarterik ez dagoela, “ekintzez lepo” dagoelako azaldu du Maite Gartzia Kiroletako zinegotziak.

Horren ordez, Agustina Oatola Pilotari Profesionalaren frontoia jarri zuten aukera gisa mahai gainean. EPLE aritzen da bertan, pilota modalitate ezberdinei emanda. Mahaiaren bueltan eseri, eta espazio hori partekatzea erabaki dute pilota eta judoak. Hala erakusten du Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Judo Federazioak sinatu duten hitzarmenak. Bi urteko iraupena izango du, eta beste bi urtez luzatzeko aukera izango dute bi aldeek,esperientziarekin gustura badaude, bederen.

Tatamiak, baskulak eta markagailua jasotzeko espazioa eman diote federazioari, eta halaber pilotarien agerleku izaten den kantxa baliatuko dute denboraldi bakoitzean gutxienez, bost jarduera antolatzeko, lehiaketa ofizialak eta lagunartekoak, lurralde eta autonomia eremukoak. Horiek doan eskuratu ahalko ditu jendeak.

Gartziak nabarmendu du frontoiaren erabilera partekatua posible egiteko izan den borondatea, eta zentzu horretan, EPLEren jarrera nabarmendu eta txalotu du: “Finean beraiek erabiltzen dute espazioa eta beraiek dute lehentasuna herriko kluba direlako”.  Konplizitatea sortu da bi kirol modalitateen artean, zalantzarik ez da, eta elkar biziko dira Agustina Otaolan. Aurretik, baina, esperientzia errealera eraman dute eta duela lau bat aste proba egin dutela azaldu du Gartziak: “Kadete Mailako txapelketa antolatu zuten bertan eta espazioari egoki iritzi diote. EPLEkoak ere oso gustura azaldu dira Judo Federazioak egin zuen espazioaren erabilerarekin eta ondorengo txukunketarekin”.

Emakumeei espazio zabala

Judoaren balioak nabarmendu ditu Gartziak, eta diziplinaren ezaugarrietako bat jarri du erdigunean: Kirol horretan emakumeek duten presentzia. “Kirol munduan emakume asko dago, eta Judoa eta emakumeak bereziki daude lotuta. Hitzarmen hau kirola sustatzeko baliagarria izateaz gainera, emakumeei ikusgarritasuna emateko ere balioko duen zalantzarik ez da”.

Kirol zinegotziak, azkenik, herritar guztiak animatu ditu, Judora bereziki eta kirolara, orohar, hurbiltzera, “hura praktikatuz dela, edota lehiaketak antolatzen direnean haiek ikusle gisa disfrutatuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.