Susana Panisello Sabate kataluniarrak, 'Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto' liburua aurkeztuko du Xenpelar Etxean hilaren 27an.
Abaraxka ludotekako arduradunek horma irudia margotu dute, zeinu hizkuntzaren alfabetoarekin, inklusioa aldarrikatzeko.
Eskola Agenda 2030 barruko saioa izan da, ikasturte bukaerakoa. Herriko basoen diagnostikoa egin eta konpromisoak hartzeko eskatu diote udalari.
Bost domina lortu dituzte K-2 ontzien Euskadiko Txapelketan (larunbatean), eta txapela eta zilarrezko beste bat Haurren Euskadiko Txapelketan (igandean).
72 haur jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 35ek hartuko dute parte ekitaldian. Arizmendienean izango da, eguraldiak errespetatuz gero.
Apirilaren 28tik herria pairatzen ari den indarkeria gaitzesteko adierazpena argitaratu du Pasaiako Udalak. Hainbat konpromiso hartu ditu.
Larunbatean kalera atera eta Hamaika Gara dinamikaren gaineko informazioa zabaldu, sinadurak bildu eta materiala izango du salgai Gure Eskuk 12:00etatik 14:00etara Zumardian.
Kulturabirusa prestatzeko saio irekia egingo dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan, herriko eragileekin.
Agustina Otaolan espazioa eskaintzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta Gipuzkoako Judo Federazioak. Kirola sustatzeko modua izateaz gain, emakumeei ikusgarritasuna emateko aukera ere badela esan du Maite Gartzia Kirol Zinegotziak, "emakume asko biltzen baitira judoaren bueltara".
Asteazken eguerdiero bezala, Joxe Mari Mitxelenak bisita gidatua eskainiko du bihar. Tokia eskatu behar da aldez aurretik.
2020an abiarazitako prozesuaren itxiera ekitaldia hilaren 22an egingo dute, 17:00etan. Parkour tailerra eta ping pong txapelketa antolatu dituzte.
Ekainaren lehen igandean elkartuko dira, 17:00etan, Juanba Berasaregin. Barruti bakoitzaren gabezia eta beharrak mahai gainean jarriko dituzte.
Taldea larunbatean aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean egingo duten ekitaldian. Goienerreko kideen hitzaldia ere programatu dute.