Udako egitaraua prestatzeko bilera, gaur arratsaldean

Kulturabirusa prestatzeko saio irekia egingo dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan, herriko eragileekin.

kulturabirusa prestatzeko saioa Berriro elkartuko dira gaur, egitaraua lantzeko [Arg.: @oiartzunudala].

Orain dela bi aste iragarri zuten aurten ez dela xanistebanik egingo. Horren ordez, iaz bezala, Kulturabirusa iniziatiba egingo dute, herriko sortzaile eta eragileekin. Helburua da adin tarte guztietarako ekitaldiak antolatzea, auzoetaraino iritsiko dena.

Gaur egingo dute kultur egitarau hori fintzen joateko saioa. 18:00etatik aurrera bilera irekia egingo dute, herriko eragile eta sortzaileekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.