Xanistebanak eta auzoetako festak bertan behera uztea erabaki dute
Xanistebanetako eta auzoetako jai batzordeek udalarekin batera adostutako erabakia izan da. Kulturabirusa egingo dute horren ordez.
Udaleko ordezkariak auzoetako jai batzordeetako ordezkariekin. Oiartzungo Udalak auzoetako jai batzordeekin zein xanistebanetakoarekin bildu da azken asteetan, udako aurreikuspenak partekatzeko. Denen artean hala erabakita, herriko ohiko festak bertan behera uztea erabaki dute. Arrazoia —besterik ezin zuen izan— COVID-19ak sortutako osasun larrialdi egoera izan da.
Horren ordez, pasa den urtean bezala, Kulturabirusa jarduerak antolatuko dituzte udarako. Oiartzuarrei kulturarekin gozatzeko aukera eman nahi zaie, herriko sortzaileekin elkarlanean arituta.

Jai batzordeetako eta udaleko ordezkariak.
