Oiartzungo parrokiaren sekretuak ezagutzeko aukera, bihar

Asteazken eguerdiero bezala, Joxe Mari Mitxelenak bisita gidatua eskainiko du bihar. Tokia eskatu behar da aldez aurretik.

done eztebe parrokia

Bihar asteazkena da, eta egun horretan programatuta dagoen jarduera batek ez du hutsik egingo: Done Eztebe parrokia bisitatzea. Joxe Mari Mitxelenaren eskutik elizaren sekretu guztiak ezagut daitezke bihar, 12:00etatik aurrera.

Oarsoaldeko Turismo Bulegoak gogorarazi duenez, eskualde osoko biztanleek dute orain bisitatzeko aukera, baita kanpokoek ere. Hori bai, aldez aurretik tokia hartu beharko da, 943 49 45 21 telefono zenbakira deituz, edo turismo bulegora idatziz.

Elizaren sekretuak —batzuk, behintzat— ezagutzeko irakur daiteke erreportajea hau.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.