Herriarteko finaletik urrats batera da Errenteria
Aizpurua eta Chiapuso Trinketeko finalera pasa dira taldekide diren Taberna eta Aranbururen kontrako derbian garaitu ondoren. Final Handian, Behar Zanako Maiz eta Esnaola izango dituzte aurkari.
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdietako joaneko partidan Errenteriaren garaipena larunbatean Olaberrian Pala modalitatean, 0-2. Larruzko Paleta partidan garaipena Errenteriarentzat, Eskisabelek eta Abelek 34-35 irabazi zuten Olaberriaren aurka. Partida ona, luzea, pilotakada askokoa.
Pala motzeko partidan Yorel eta Ruben 33-40 gailendu ziren Berasategi eta Oalranen aurka. Agertoki horretan, Errenterian jokatuko diren itzulerako partidetan garaipen bat lortuz gero, txapelketa ospetsuaren final handirako txartela lortuko du Errenteriak.
Bi partidak, Oiangu Pilota Elkartearen Facebooken eta EPLE Errenteriaren sare sozialetan ikusteko moduan daude. Joan den larunbatean Fanderian jokatu ziren Herriarteko Txapelketaren final zortzirenetako partidetan gomazko paletan Errenteriak ez zuen irabaztea lortu: 0-3 izan zen emaitza Azkoitiaren kontra.
Trinketeko finalera heldu direnak Azpiroz eta Chiapusok. Derbia jokatu zuten Taberna eta Aranbururen aurka, eta 40-21 utzi zuten markagailua. Partida bikaina jokatu zuten EPLEko irabazleek.
Partiden programazioak eta emaitzak hemen ikus daitezke.