Palestinan sarraskia gelditzeko eskatuko dute
Elkarretaratzea 19:00etan izango da Zumardian, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera Palestinaren alde.
Elkarretaratzera deitu dute ostegunean Palestina askatu eta Israel egiten ari den sarraskia gelditzeko exijitzeko. Bigarren astea du Israelek Gaza erasotzen bortizki. Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, Israelek 201 palestinar hil ditu Gazaren kontra egiten ari den eraso indiskriminatuetan, eta 1.253 dira zaurituak.
Elkarretaratzea 19:00etan izango da Zumardian, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera Palestinaren alde.
