Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Podiumean izan da Pasaia Kayak asteburuko bi txapelketetan

Bost domina lortu dituzte K-2 ontzien Euskadiko Txapelketan (larunbatean), eta txapela eta zilarrezko beste bat Haurren Euskadiko Txapelketan (igandean).

Maddi Tarragonak eta Uxia Blancok osatutako K-2a, ahalegin betean, larunbateko Euskadiko Txapelketan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/18

Piraguismoaren podiumak kutsu pasaitarra hartu du asteburu osoan zehar, izan ere, bost domina lortu baitzituen Pasaia Kayakek larunbatean etxean izandako K-2 ontzien Euskadiko Txapelketan, eta txapela eta zilarrezko beste domina bat igandean Haurren Euskadiko Txapelketan. Sailkapen orokorrean hirugarren eta bigarren izan ziren horrela, hurrenez hurren.

K-2 ontziak, larunbatean
Larunbat arratsaldean jokatu zen Pasaiako Portuko uretan K-2 binakako ontzien Euskadiko Piraguismo Txapelketa, eta, urrezko dominarik edo irabazle-titulurik lortu ez bazuen ere, bolada onari eutsi zion klub pasaitarrak.

Maddi Tarragonak eta Uxia Blancok kadete mailan osatutako K-2a buru izan zen bigarren eta azken itzuliko lehen zatia bete arte, baino Santigotarrak taldeko ontziak ez zion olatua galdu, eta azkenean gainditu eta atzean utzi zituen. Maialen Vitoriak eta Haizea Bulmanek osatutako bigarren ontzi pasaitarra ere txukun aritu zen, laugarren postua lortuz.

Pasaitarren emakumezko seniorrak ere txukun aritu ziren, eta Zumaiako Itxas-Gain taldeko bi ontziek nagusitasunez garaitu bazituzten ere, Maika Terrosok eta Sara Tarragonak osatutako ontziak atzean utzi zituen Barrikako ordezkariak, eta brontzezko domina lortu zuten.

Gizonezko seniorren proba izan zen ontzi gehien izan zituena, eta baita “ikusgarriena eta borrokatuena” ere klubeko presidente Txema Yarzarentzat. Bost ontzi iritsi ziren azken txanpara dominen lehian sartzeko aukerarekin, eta zumaiarren lehenengoak lortu zuen garaipena. Atzetik, esprint estua jokatu zuten Pasaia Kayaken bi lehenengo ontziek Donostiak Kayak taldekoarekin; azkenean, eta ez gutxi borrokatuta, etxeko biek osatu zuten podiuma.

Eta estua izan zen, halaber, taldekako sailkapena. Hirugarren izan zen taldekako sailkapenean Pasaia Kayak 90 punturekin, 112 puntu bildu zituen Santiagotarrak eta 107 bildu zituen Itxas-Gain taldeen atzetik, podiuma osatuz.

Haurrak, igandean
Igandean jokatu zen Haurren kategoriako K-1 banakako Euskadiko Txapelketa.

Mutilen txanda izan zen lehenik, eta gauzak ezin hobeto joan ziren pasaitarrentzat. Urte bakoitzeko haurrek (2007 jaiotakoak batetik eta 2008 jaiotakoak bestetik) irteera eta sailkapen bereizia zuten (B kategoria gazteenentzat eta A kategoria zaharrenentzat), Espainiako Txapelketan bezala, eta Pasaia Kayakeko Gaizka Lopez taldekideak ondo baliatu zituen baldintza horiek B kategorian garaipen eztabaidaezina eta biribila lortzeko.

Bikaina, halaber, Enara Nuñezek nesken A kategorian egindako lana eta lortutako zilarrezko domina. Santigotarrak taldeko Eneritz Aizpioleak pronostikoak bete zituen eta Nuñezek ezin izan zion haren erritmoari eutsi, baina beste inork ez zuen gainditu, eta nagusitasunez atera zuen bere uberatik Jone Palenzuela irundarra bigarren posturako lehian, 5 segundo eskaseko tartearekin.

Aipatzekoa, halaber, taldeko gainerako neskek egindako lana: Irati Herce laugarren izan zen, Ainara Jimenez seigarren, eta Noa Revuelta azken unean erori egin zen eta bertan behera utzi behar izan zuen lehia punturik eman gabe, laugarren postuan zihoanean.

Horrekin guztiarekin, bigarren izan zen Pasaia Kayak taldekako sailkapenean, Santiagotarrak taldearen atzetik, eta Zumaiako Itxas-Gain taldearen aurretik, podiuma osatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.