San Pedroko jolasgunea datorren larunbatean inauguratuko dute
2020an abiarazitako prozesuaren itxiera ekitaldia hilaren 22an egingo dute, 17:00etan. Parkour tailerra eta ping pong txapelketa antolatu dituzte.
San Pedroko jolasgunearen prozesuari amaiera emateko hainbat ekintza antolatu dituzte gazteek datorren larunbat arratsalderako (17:00etan).
Ekitaldian, prozesuan parte hartu duten gazteek euren ibilbide eta esperientzia kontatuko dituzte. Horrez gain, parkour tailerra eta ping pong txapelketa ere antolatu dituzte.
San Pedroko jolasgunea diseinatu eta eraikitzeko parte hartze prozesua 2020an abiatu zuen Pasaiako Udaleko Haur eta nerabeen eskubideen sailak. Haurrek parte hartze organoan proposatu zuten San Pedron jolas eremu bat eraikitzea eta haien interesetik abiatuta, aukera izan dute Morales Oliver plazan dagoen eremuan zer nolako jolas eremua nahi duten erabakitzeko.
Bizilagunei dei egin diete itxiera ekitaldira bertara daitezen, inaugurazioa ospatzeko.