Zahartzaro duina aldarrikatzeko bizikleta martxa, Errenteriatik abiatuko da
Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen kolektiboak urrats bat aurrera egin du bere protestetan eta hilaren 29an deituta dagoen manifestazioaren indargarri, bizikleta martxa antolatu du Gipuzkoan barrena.
Bizikleta martxa antolatu du jubilatue ta pentsiodunen mugimenaduak. Errenteria-Oreretatik abiatuko da astelehenean. Hutsik egin gabe ari dira zabaltzen beren aldarria lau haizetara. Hileko lehen astelehenero hartzen dituzte kaleak Errenteria-Oreretaren kasuan azken urte luzeetan; asko dagoelako jokoan, gehiegi: zahartzaro duin bat. Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen kolektiboak urrats bat aurrera egin du bere protestetan eta hilaren 29an deituta dagoen manifestazioaren indargarri, bizikleta martxa antolatu du Gipuzkoan barrena.
Martxa horrek, Errenteria-Orereta izango du abiapuntu. Astelehenean, hilaren 24an abiatuko da Herriko Plazatik 09:00etan.
Sei etapatan banatuta dago bizikleta martxa. Lehen egunean, Errenteria-Orereta eta Tolosa lotuko dituzte; 25ean Tolosa eta Zumarraga-Urretxu; 26an Zumarraga-Urretxu eta Bergara; 27an Bergara-Deba; 28an Deba-Usurbil eta 29an Usurbil eta Donostia lotuko ditu martxak.
Honakoa da bizikleta martxak Oarsoaldean barrena egingo duen ibilbidea Tolosarako bidean: Errenteria-Orereta: Herriko Plaza, Nafarroa etorbidea, Kaputxino gaina, Pasaia: Nafarroa etorbidea, Donostia etorbidea, Buenavista, Pasaiako Portuko Ibilbidea; Donostia: Herrera, Jose Elosegi ibilbidea, Pasai San Pedro etorbidea. Trintxerpe: Euskadi etorbidea. San Pedro: Esnabide kalea. Hortik Bidebietara joko du.
