Hurrengo bi asteburuetan banatuta, hainbat diziplinetako ekitaldiak egingo dituzte Ehuntze espazioan. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da.
Karmengo Ama, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Anunciatako gazteak igandean barruti bakoitzean elkartuko dira, 11:00etan, joko artean euren kaleak garbitzeko.
Ugaldetxoko bidegorrian egingo dute komun publikoa, eta udala hasi da dagoeneko lanekin.
Bixi-Bixi Elkartearen ekimenez abiarazitako 'Gora herriak' egitasmoak elkartasun besarkada helaraziko die aurten kurduei. Bi asteko egitaraua prestatu dute.
Udal txistulari Taldeak eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek emanaldi bateratua eskainiko dute.
Herri Arte Eskolako musika eta dantza ikasle eta irakasleek eta Vigoko Eskola Municipal de Musica Folk e Tradicional eskolako ikasle eta irakasleek online topaketak egin dituzte hango eta hemengo musika eta dantzak partekatzeko.
Sortuk deitu ditu lezoarrak elkarretaratzean parte hartzera. Ordu erdiko bilkura proposatu dute, 19:30etik 20:00etara.
Hilaren 29an antzerkia eskainiko dute, eta ekainaren 20ean kontzertua. Sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai, 18:00etatik aurrera Gure Zumardian.
Gaiari lotutako mozioa erregistratu du, hurrengo udalbatzarrean azter dadin. Lezoko biztanleen %7,24 Espainiako Estatutik kanpo jaiotakoa da.