Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Errenteria eta Galiziako musika eta dantza ikasleak elkarlanean jarri ditu Atlantikaldiak

Herri Arte Eskolako musika eta dantza ikasle eta irakasleek eta Vigoko Eskola Municipal de Musica Folk e Tradicional eskolako ikasle eta irakasleek online topaketak egin dituzte hango eta hemengo musika eta dantzak partekatzeko.

Herri Arte Eskolako ikasleak azalpenak adi jarraitzen. aurreko ikasturteko saio batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/19

Berrasmatuta heldu zen, COVID-19ak hala eraginda Atlantikaldiaren ekitaldia iaz. Eta berrasmatze horrek bestelako lanketak ahalbidetu zituen. Irailean musika kontzertuak antolatu bazituzten ere, kultur artekotasuna eta sormena ardatz duten hainbat proiektu abian jarri zituzten urtean zehar garatzeko. Horietako bat da, Herri Arte Eskolako musika eta dantza ikasle eta irakasleak eta Vigoko Eskola Municipal de Musica Folk e Tradicional eskolako ikasle eta irakasleak elkarlanean jarri dituena. Euskal Herriko musika eta dantzak ezagutzeko aukera izan dute batzuek eta besteek elkarlan horri esker, eta momentuz, bi egunez, modu telematikoan izan bada ere elkarren berri izan dute ezagutza partekatzeko.

Joan den astean egin zituzten bi saio horiek, eta astelehenean zuzeneko konexioen bidez Galizia eta Euskal Herriko  instrumentu eta dantzen berri eman zioten elkarri. Eskola bakoitzaren lan ildoak ere partekatu zituzten. Trikitixa eta Galiziako akordeoi diatonikoaren jatorri eta doinuak elkarbanatu zituzten lehenik, eta ondoren dantzarien txanda heldu zen. Asteartean txalaparta eta Galiziako eskuzko hainbat perkusio instrumentu izan ziren protagonistak; ondoren txitua eta beste aerofonoen txanda heldu zen; eta azkenik, galiziarrek harpa zeltikoa eta biolina bertako herri doinuei lotuta nola lantzen dituzten erakutsi zuten.

Topaketetako giro atsegina eta konplizitatea nabarmendu dute bi eskoletako kideek, eta osasun egoerak ahalbidetzen duenean aurrez aurreko saioren bat egiteko gogoa ere utzi dute agerian.

Topaketa pedagogiko horretaz harago, Herri Arte Eskolako ikasle eta irakasleek Gliziako bi artistarekin kontzertua ontzeko sukalde lanak aurreratuta daudela jakinarazi dute, “ondo bidean, irailean taularatuko dugu horren emaitza”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.