Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal artea euskaraz mintzatuko da

Euskara hutsean Euskal Herri luze zabaleko 26 artista eta konpainiaren lana bultzatuko du Udalbiltzak;38 udalerritan egonaldiak egingo dituzte sortzaile horiek. Oiartzunek hartu du gaur egonaldi garaiaren hasiera ekitaldi sinbolikoa Arizmendiko lorategian.

Geuretik Sortuak proiektuaren familia argazkia
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2021/05/20

Agerraldi berezia hartu du gaur goizean Oiartzungo Arizmendi Eneako lorategiak. Udalbiltzak abiatu duen Geuretik Sortuak proiektuaren barruan Euskal Herri luze-zabaleko 26 euskal artista eta konpainiek hasiko dituzten egonaldien berri eman dute. Proiektua osatu duten ertz guztiak bertan izan dira: udalerrietako ordezkariak, Udalbiltzako ordezkariak, eta protagonista nagusiak, proiektu urratzailean parte hartuko duten euskal artistak.

Gaurko agerraldia Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren aurkezpen ekitaldia izan da, eta  helburua, berriz, proiektuan hartuko dituzten 26 artistek eta eurak hartuko dituzten udalerrietako ordezkariek elkar ezagutzea, eta egonaldi artistikoen garaiari hasiera sinbolikoa ematea.

Jesus Leonet, Oiartzungo alkateak eman dio hasiera gaurko ekitaldiari. Ideia bat nabarmendu du: Ilusioa. Udal ordezkariei zein artistei ilusioa pizten diela proiektuak sinistuta azaldu da Leonet. Ezinbestekotzat jo du, gainera, ezaugarri hori berreskuratzea, “uste dut gozatzeko aukera izango dugula proiektu honetatik aterako direnekin”. Udalbitzak egunero egiten duen lanari egin dio aitortza, bestalde, “gure Euskal Herria kohesionatzen lan ikaragarria egiten dute eta zoriondu nahi ditut proiektu hau sortu dutelako, eta denei kutsatu digulako ilusioa aurrera eramateko”. Proiektuaren barruan lanean eta sorkuntzan aritzeko hautatutakoei ere eman dizkie zorionak Leonetek, “animo zeun lanarekin, seguru bikaina izango dela”

Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakaria eta Koro Etxeberria Geuretik sortuak proiektuaren arduradun politikoak hartu dute hitza ondoren. Asurmendiren lehen hitzak ere esker ona adierazteko izan dira bertaratu diren guztiei. Urtebetean isilpean aritu direla proiektua lantzen azaldu du, eta azkenean 2020 abenduan egin zutela aurkezpena Durangon ekarri du gogora, “orduan eman genion hasiera bidai kultural eder honi”. Hainbat kultur eragilerekin gogoeta eginda sortutako proiketua dela Geuretik Sortuak esan du, “kezka komun batetik, euskarazko kulturari merezi duen bultzada ematetik”. Orain arte jorratu gabeko arloa hori, garrantzitsuenetako bat bilakatu dela Udalbiltzaren eginkizunen artean erantsi du nazio erakundearen lehendakariak.

COVID-19aren pandemiak kultura bigarren plano batean utzi du Udalbiltzaren esanetan instituzio batzuentzat; gizartearen borondatea eta desirak, aldiz lehen plano batera eraman duela sinistuta azaldu da, eta behar horri erantzun bat eman behar zitzaiola erabaki zuten. Erantzun hori gainera, herri gisa artikulatu beharra hasieratik izan zuten argi azaldu duenez, “elkarrekin, elkarlanean, Euskal Herriko sortzaileak eta herriak saretuz eta bat eginez”.

Erantzun zabala

Proiektuak erantzun zabala jaso du. Etxeberriak eman du hori baieztatzeko moduko datu bat: “73 proiektu proposamen jaso genituen zinegintza, literatura eta antzerkitik. 28 film labur, 24 antzezlan eta 21 literatur proiektu denera. Benetan zorionak denoi”. Horietatik 26 aukeratu dituzte: Literaturan hamasei, zinemagintzan bost, eta antzerkigintzan beste bost. Horien artetik, bi aukeratuak antzerkigintzarekin lotuta, Dominique Recalt antzerkigile oiartzuarra eta Metrokoadroka sormen laborategia; azken hori, Oiartzun eta Errenteria-Orereta arteko sortzaile talde bikainak osatua. 26 artista horiek, beraz, Guretik Sortuak proiektuaren lehen edizioa hezur mamituko dutenak izango dira. Urtarrilean sortzaileen beka deialdia zabaldu zutenetik argi gelditu zaiela eta berretsi egin dutela euskal kulturak dituen kemena eta kalitatea benetan handiak direla, eta hori aurreko datuek erakusten dutela, nabarmendu du Etxeberriak.

Hautatuen artean, izen ezagunak, hasi berriak diren kulturgileak, “euskal kulturaren potentzialtasuna eta kemena goraipatzea zela proiektuaren funtsa argi izan dugu hasieratik—erantsi du Asurmendik— euskaraz egindako sorkuntza Euskal Herriko bazter guztietara eramatea, eta euskaratik, euskal hiztun, erdal hiztun, herri txiki zein handi, izenburu beraren pean elkartu eta egitarau bera partekatzea nahi genuen”. Proiektua 38 herritara zabalduko da eta artistek eta konpainiek, beren herritik at egin beharko dituzte hiru bat asteko egonaldiak, Etxeberriak azaldu duenez, “beraiek aurretiaz prestatutakoak eramango dituzte baina baliteke egonaldian bertan, herriarekin kontaktuan egonez, bertako errealitatea biziz, proposamen horren muinak beste norabide bat hartzea. Horixe da  proiektu honi bizitasuna ematen dion ezaugarrietako bat, elkarlana, kanpotarraren begirada, lurralde ezberdinetako euskaldunen arteko elkar ulertzea”.

Horrenbestez, Dominique Recalt eta Bon bon Noir konpainiak Oñatin egingo dute egonaldia, eta Metrokoadroka sormen konpainiak, berriz, Atarrabia eta Uharten. Zerrenda osoa hemen kontsulta daiteke.

Proiektuarekin lotuta bi datu berri ere eman dituzte Udalbiltzako ordezkariek. Bost film laburrekin, film luzea egingo duela  Adabaki Ekoizpenak ekoiztetxeak, eta ipuinak, berriz, Udalbiltzaren izenarekin argitaratuko direla profesional talde baten laguntzaz.

Protagonisten txanda heldu da ondoren, eta harrera herri izango direnen izenean Aitor Elexpuru Berako alkatea mintzatu da. Herri gisa proiektuan parte hartzeak dakartzan erronka eta onurak aipatu ditu. Lesakarekin batera ariko da Bera elkarlanean. Sortzaileek ere hartu dute hitza, Itxaro Borda idazleak, Raul Barreras zinegileak eta Idoia Beratarbide Metrokoadroka sormen laborategiko kideak, zehazki. Beratarbidek Bidaide lana sortuko dutela azaldu du proiektuaren barruan, “antzerkia eta beste arte diziplina batzuk uztartzen dituen lana izango da, eta kulturgile anonimoak izango ditu ardatz”. Lanean hasi ez badira ere, Atarrabia eta Uharten izan direla zehaztu du artistak, “oso harrera ona egin ziguten eta lanean hasteko oso gogoz gaude”.

2008an hasi zuen ibilbidea Metrokoadroka sormen laborategiak, eta Beratarbidek nabarmen jarri du oso gutxitan gertatzen dela esperimentazioa edo ikerkuntza laguntzea, “Udalbiltzak hau kontuan hartu du eta oso eskertuta gaude. Oiartzuni ere eskerrak gaurko ekitaldia antolatzeagatik”. Aipamen berezia egin die, bestalde, Asurmendik ezinbesteko laguntza eskaini dieten Errigorako Peru Aranburu, Hamaika Telebistako Ekhiñe Atorrasagasti eta Iñaki Uriari, eta Zuberoako Zazpiak Bat elkarteari.

Sormenerako paregabea den Arizmendi Eneako lorategian, azkenik, familia argazkia egin dute udalerrietako ordezkariek, sortzaileek eta Udalbiltzako kideek: “Argazki hau ere herri honen kontakizunaren parte izatera igaroko da; Euskal Herri osoko sortzaile eta hautetsiak euskarazko kulturari eta sormenari putz handi bat emateko Geuretik Sortuak izeneko teilatupean elkartu zirenekoa”.

Proiektuaren sorrera

Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak baino ezin duela egin dio Udalbiltzak Guretik Sortuak proiektuaren azalpenean. Euskal arteak lengoai asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra duela argi du: Euskara: “Euskararen kalterako, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da, Espainiako eta Frantziako estatuen eta globalizazioaren eraginagatik”. Horri erantzuteko, abiatu du Guretik Sortuak proiektua: Euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen nazio proiektua.

Jexux Leonet Oiartzungo alkatea
Udalbiltzako lehendakari Jabi Asurmendi eta Geuretik Sortuak proiektuaren arduradun politikoKoro Etxeberria
Geuretik Sortuak Poriketuan parte hartuko duten udalerrietako ordezkariak, eta artista eta sortzaileak.

Aitor Elexpuru Berako alkatea eta Itxaro Borda idazlea.
Idoia Beratarbide sortzaile oiartzuarra eta Raul BArreras zinegilea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.