Palestinari elkartasuna, eta babesa helarazi, eta libre eta bakean bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu dute gaur lezoarrek Saldise plazan. Sortuk deitu du elkarretaratzera. Musikaz lagundu dute protesta.
Oiartzungo bederatzi elkartek agerraldia egin dute gaur, salatzeko itxita jarraitzen dutela. COVID-19ari aurre egiteko neurriak bermatu dituzte.
Oiartzungo pilotariek itzuliko partidak jokatuko dituzte bihar arratsaldean. Oiarpeko pilotariek beste hamar partida jokatuko dituzte.
Euskara hutsean Euskal Herri luze zabaleko 26 artista eta konpainiaren lana bultzatuko du Udalbiltzak;38 udalerritan egonaldiak egingo dituzte sortzaile horiek. Oiartzunek hartu du gaur egonaldi garaiaren hasiera ekitaldi sinbolikoa Arizmendiko lorategian.
Kultur azpiegituran azken ukituak ematen ari dira, gaur zortzi herritarrei irekitzeko. Sortzeko baliabide humano eta materialak utziko dituzte.
Real Bko bi jokalari lezoarrek Bigarren Mailara igotzeko finaletako bat jokatuko dute larunbatean Algecirasen kontra. Herrian autobusa antolatzen ari dira.
Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Gamon Zumardian, Israeli "sarraskia" gelditzea eskatzeko eta Palestinaren askatasuna galdegiteko.
Gi-636 errepidea moztuta egongo da asteburu osoan Altamirako biribilgunetik Lintzirin industrialderaino zorua berritzeko lanak egiteko.
Gaur eta igandean antzerkia eta dantza izango dira Gezalan. Bihar, bi aurkezpen, talde batena eta olerki liburu batena. Gaur ere, ipuin kontaketa.
Eleberriaren aurkezpena hilaren 27an izango da Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan hasita. Kontakizuna barruti hartan bertan dago girotuta.
Mater Museo Ekoaktiboa eta Albaola bisitatzeaz gain, zeharkaldi laburra egingo dute ikasleek hainbat eragilerekin batera.
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak hasi ditu Oiartzungo Udalak. Eremu horretako trafiko berrantolatuko dute. Iraupena hiru astekoa izango da.