Gi-636 errepidea itxita egongo da asteburu osoan
Gi-636 errepidea moztuta egongo da asteburu osoan Altamirako biribilgunetik Lintzirin industrialderaino zorua berritzeko lanak egiteko.
Gi-636 errepidea moztuta egongo da asteburu osoan Altamirako biribilgunetik Lintzirin industrialderaino zorua berritzeko lanak egiteko. Bi noranzkoetan egingo dituzte lanak 2,700 eta 4,815 puntu kilometrikoen artean, biharko 21:00etatik igandeko 21:30era arte.
Ostiraleko 21:00etatik larunbateko 21:00etara Irungo noranzkoan izango da itxita, baina Donostiarako noranzkoa zabalik izango da, eta zirkulatu ahalko da. Irungo noranzkoan, zirkulazioa Gi-2638 Errenteriatik Gaintxurizketara Lezotik desbideratuko da Altamirako biribilgunetik, berriro Gi 636 errepidera sartzeko Gaintxurizketako biribilgunean. Handik Lintzirin eta Lanbarren industrialdeetara eta Gi-636-4 lotunera sartu ahal izango da Oiartzunera joateko.
Gi-636-4 Oiartzungo lotuneko irteera itxita egongo da Irungo noranzkoan; beraz, Errenteriatik Oiartzunera joateko, Errenteriako hirigunetik edo Gi-20 errepidetik Gi-2132 eta Gi-2134 errepideen irteeraraino joatea gomendatu dute, Talaia eta Arraguako biribilguneetatik. Larunbateko 21:00etatik igandeko 21:30era, Donostiako erraia itxita egongo da. Zirkulazioa Gi-2638 errepidetik desbideratuko da.