Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestina libre bat aldarrikatu dute

Palestinari elkartasuna, eta babesa helarazi, eta libre eta bakean bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu dute gaur lezoarrek Saldise plazan. Sortuk deitu du elkarretaratzera. Musikaz lagundu dute protesta.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea Lezoko Saldise plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/05/20

Palestinari elkartasuna, eta babesa helarazi, eta libre eta bakean bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu dute gaur lezoarrek Saldise plazan. Sortuk deitu du elkarretaratzera. Musikaz lagundu dute protesta.

Gogor salatu dute bildutakoek Israelen jarrera, “etengabeko nakba egiten ari da Palestinaren aurka, lurraldeak okupatuz, palestinarrak kanporatuz, diskriminatuz, erreprimituz, eta hiltzen”. Hala, Nakba hasi zenetik palestinarren kanporaketa beren herritik eta lurretatik ez duela etenik izan salatu dute bildutakoek. Horren adibideak ere ekarri dituzte gogora, “Zisjordaniako Sheij Jarrah auzoan gertatzen ari da. Han ari dira Israelgo polizia eta kolonoak familia palestinarrak haien etxeetatik kanporatzen. Horrek Palestinaren haserrea ekarri du, eta kale protestak eragin.Beste behin ere palestinarren esku hutsak eta Israelgo polizia zein armadaren arma sofistikatuak aurrez aurre ari dira”.

Horren ondorioa agerikoa da: Israelen bonbardeketek 200 palestinarretik gora hil dituzte, tartean adingabe ugari.

Sortu erakundeak elkartasuna adierazi dio Palestinako herriari. Horrekin batera, Israelgo Estatuari politika anexionistarekin amaitzeko exijitu dio. Halaber, Palestinaren autodeterminazio eskubidea, burujabetza edota independentziarako eskubideen aldeko deia egin du, “Palestinako herriak libre eta bakean bizitzeko eskubidea du”.

800.000 palestinar bortxaz kanporatuta

Palestinako herria jasaten ari den egoera ez da berria. XIX Mendean heldu ziren lehen kolonoak Palestinara. Nakaba, Palestinan soilik judua den estatu bat ezartzeko proiektu sionista da Sortuk nabarmendu duenez. Atzera begirada egin du erakunde politikoak, ezinbestean, gatazkaren kokapena egiteko. 1948ko maiatzaren 15ean gogoratzen dute PAlestinako Nakba eguna, hondamendia arabieraz. Hori suposatu zuelako Palestinako herriarentzat, mugimendu sionistak Israelgo Estatua sortzeko palestinarren ezabaketa etnikoa hasi zuen.

Ezin da ahaztu, Israelgo Estatua, 800.000 palestinar inguru kanporatuta sortu zutela. 418 eta 615 herri artean suntsitu zituzten, sarraski ugari egin —Deir Jasinekoa kasu—, palestinarren jabetzak konfiskatu zituzten, hiri eta herrien izenak aldatu, baita bertakoak ez ziren beste landare espezieak sartu ere, “lehenago bertan palestinarren hiriak, herriak, landa eta  etxeak zeudela ezkutatzeko”. Finean, herri bat ezabatzen saiatu ziren, baina Palestina izan bada, baita palestinarrak ere.

Palestinarekin elkaratsuna Lezon
Palestinarekin elkaratsuna Lezon
Palestinarekin elkaratsuna Lezon

Palestinarekin elkaratsuna Lezon
Palestinarekin elkaratsuna Lezon
Palestinarekin elkaratsuna Lezon

Palestinarekin elkaratsuna Lezon

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.