Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Aurreko asteburuetan gertatutakoei buruzko iritzia eman du udalak

Norberaren beharrak kontuan hartzen dituela esan dute, baina komunitate baten parte garela gogorarazi du. Jarrera eraikitzailearen alde egin dute.

oiartzungo udala
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/05/21

Oiartzungo Udalak oharra bidali du, aurreko asteburuetan herrian gertatutakoen harira egindako hausnarketarekin. Pertsonek sozializatzeko duten beharra azpimarratu dute lehenik eta behin.

“Pertsona guztiok gure egunerokotasuna aldatu genuen duela urtebete eta oraindik gure ohiturak eta gure ekintzak moldatuak ditugu. Pertsona sozialak gara eta denok ditugu beharrak, norbanako bezala eta baita kolektiboki ere. Gaurkoan kolektiboki ditugun behar horiek nabarmendu nahiko genituzke”.

Etxeratze agindua kendu denetik, oiartzuarrak kalean elkartu direla nabarmendu du udalak, “elkarrekin egoteko, jateko, edateko…”. Baina ez horretarako bakarrik: “Baita ere soinua ateraz ordu txikitan, ingurua zikina utziz, bizilagunei deskantsua galarazten”.

Zehaztu dutenez, herritarrak elkartzean ez dira kuadrilla bati buruz, baizik eta “hamarnaka pertsona inguru berean” elkartzeaz.

Komunitatea zaindu

Norberaren beharren eta komunitateko parte izatearen arteko oreka eskatu du udalak. “Inguruko herritarrak ere zaindu nahi eta behar ditugu. Zer da norberaren askatasuna, ingurukoak eta ingurua ez badira errespetatzen?”, gaineratu dute.

Horrela, azken aste hauetan jarrera batzuk “onartezinak” izan direla iritzi dute, eta ez dutela kolektibo bakar batera mugatzen argitu dute. “Jarrera onartezinak gaztetxoenetik hasi, gurasoak, helduak… adin eta izaera anitzeko pertsonak izan baitira gertaera hauetan”.

Horrelakoak ez errepikatzeko baliabideak jarriko dituztela iragarri du udalak, baina horiekin ez dela nahikoa. “Soluzioa ez dela zikinkeria garbitzea, edota udaltzainak jartzean herriko hainbat txokotan arauak errespetarazteko neurriak hartzen. Hori egin behar badu Udalak, egingo du, baina herri bezala eta komunitate bezala landu behar da gaia”.

Udalak “heziketaren alde” egingo duela adierazi du, antolatzen diren gauzak “eraikitzaileak” izateko. Argi utzi dute gehiengoaren jarrera ere “eraikitzailea” dela uste dute, eta herritar guztien jarrera horrelakoa izan dadin lanean jarraituko dutela jakinarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.