Bederatzi hitzordurekin dator Musikaste

Lekuona Fabrikak bat egingo du ohiko Musikasteren agertokiekin eta azken bi kontzertuak bertan eskainiko dituzte.

Jon Maya izango da Musikasteren aurtengo protagonistetako bat

Musikaste Errenteriako Musika Asteak 49. ekitaldia egingo du aurten. Hori bai, ohiko egutegitik kanpo helduko da aurten osasun kontuak direla eta, eta urrira arte itxaron beharko da musika eskaintza berezi bezain aberasgarriaz gozatzeko. Zehazki, Urriaren 15etik 23ra izango da, berriro, bi astebururen bueltan, eta ospakizun mendeurren eta gutxi esploratutako generoez gozatzeko aukera eskainiko du.

Bederatzi izango dira genero eta formazio ezberdinak txandakatuko dituzten hitzorduak, eta berrikuntza bezala, Lekuona Fabrika kultur gune berria ezagutzeko aukera eskainiko du, bertan egun korala eta egun sinfonikoa ospatuko dituztelako.

Kontzertuen berri, hemen kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.