Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Goiatz Aduriz. Papurrak.

"Jendea gero eta kontzienteagoa da jaten duenarekin; Oiartzunen indartsua da kontzientziazio hori"

Papurrak izeneko proiektua abiarazi berri du Adurizek. Zokolo bidean du ogia eta gozoak egiteko tailerra. Modu naturalean egindako ogia eskaini nahi die oiartzuarrei.

goiatz aduriz papurrak Papurrak proiektua abiarazi du Adurizek [Argazkia: Eneko Salaberria / Dixidu].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/05/21

Goiatz Adurizek hilabete honetan eman du jarduera profesionalaren alta, baina urtebete inguru darama ogia egiten. Bere ustez, Oiartzunen badago janari osasuntsuarekiko kontzientziazio indartsua. Papurrak ogi eta gozo faktoriak ildo horrekin bat egiten du.

Noiz bilakatu zen okina izatea zure ogibide?
Horretan nabil. Maiatzaren 1ean eman nuen alta autonomoetan, eta oraindik inbertsioa handiagoa da irabazten dudan dirua baino. Iazko otsailean lanik gabe geratu nintzen, Bartzelonako Mobile World Congress bertan behera geratu baitzen. Geroztik ez da berreskuratu; orain hastekotan daudela ematen du.

Itxialdian, planeta erdia bezalaxe, ogia egiten hasi nintzen. Betidanik gustatu izan zait ogia egitea, eta jo eta fuego hasi nintzen. Pixkanaka lagunei eman nien; haiek animatu ninduten serioago hastera. Urte honetan etxean ogi bat egitetik, txoko bat edukitzera eta webgune bat abiaraztera pasatu naiz, eta saltzen hasi naiz. Ea errentagarria izatera iristen den…

Okina izateko bidean dagoenaren eguneroko ogia nolakoa da?
Orain goizeko 03:00etan esnatzen naiz, pixka bat lehenago, haurra ikastolara eraman behar dudalako. Ostiraletarako bakarrik egiten dut ogia; asteazken, ostegun eta ostiraletan aritzen naiz. Astelehen eta asteartea negozioaren beste arlo batzuei eskaintzen diet.

Ogia egiten hasten naiz 03:00etan, eta eguerdirako prestatzen ditut mazak. Haurra ikastolatik etorri, eta arratsaldetan bukatzen ditut gauzak. Hiru egun horietan egun osoa pasatzen dut lanean. Larunbaterako leher eginda nago… Zenbat eta gehiago egin, orduan eta agudoago lortzen dituzu gauzak egitea. Denarekin bezala.

Beraz, ogi gogorrari, hagin zorrotza?
Gustuko lana da. Bartzelonan nengoenean, produkzioa handia zen. Ohitua nago lan asko egitera.

Ogia orain edozein tokitan eros daiteke, edozein modutakoa. Merkatuak zatirik uzten al du artisau ogiarentzat eta Papurrak bezalako proiektu batentzat? Ala kontsumo azkarra eta merkea bilatzen da eta apurrak besterik ez dira geratzen?
Itxialdian egon da ogiaren boom antzeko bat, eta jendea konturatu da zein alde dagoen ogi merke txar batetik denbora behar duen ogi osasuntsu batera. Ez du zer ikustekorik. Galdetu didate ea konpetentzia egin behar dudan; ez, bi produktu erabat ezberdinak dira. Nirea jateagatik ez duzu zertan bestea ez jan.

Jendea gero eta kontzienteagoa da jaten duenarekin; nondik datorren eta zein onura daukan, bai norberarentzako baita gizartearentzako ere. Oiartzunen badago kontzientzia indartsua: Labore, Arraztalo, Elika… Mugimendua dago. Pentsatu nahi dut badagoela merkatua.

papurrak goiatz aduriz

[Argazkia: Aintzane Otaegi].

Zein da Papurrak-en eskaintza?
Ama orearekin egindako lau ogi biribilak: zuria; integrala; bost haziduna eta intxaurrak eta mahaspasarekin —azken biak bi irinen nahasketarekin—. Moldeko bi ogi mota ere egiten dut: gurinadun brioche zuria; bestea, integrala, oloa eta sesamoarekin.

Zekaleko ogi integrala ere egiten dut, ama orearekin. Gozoak diren beste bi produktu ere bai: kanelazko biribilkia eta azenario pastela.

Nola eros daiteke?
Eskaera bidez egiten dut ogia. www.papurrak.eus-en eskatu eta ordaindu behar da, astearteetako 18:00ak baino lehenago, ostiralerako izan nahi bada egutegi batekin zehazten da. Internetekin moldatzen ez direnei salbuespena egiten diet, eta telefonoz hartzen diet enkargua (620 894 486).

Bezeroarekin harreman zuzena mamitzen al da?
Ogi bila etortzen dira, interesatzen zaie lekua, erakusten diet nola egiten den ogia… Ordutegia badaukat bila etorri behar dutenentzat, 10:00etatik 18:00etara. Pixka bat beranduago etortzen badira, edo eguerdian haurraren bila ikastolara joaten naizenean, moldatuko gara ogia jasotzeko aukera izan dezaten. Herriko eta inguruko jendea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.