Gorka Urbizuren saioetarako110 sarrera gehiago salgai jarriko dituzte etzi
'KantugiLtza' zikloko lehen solasaldi musikatuetarako eremua handitu dute. Igande eguerdian salduko dituzte sarrerak, Arizmendienean.

Gorka Urbizu [Argazkia: Euskalerria Irratia].
Gorka Urbizu musikari nafarrak irekiko du KantugiLtza solasaldi musikatuen bigarren zikloa, datorren igandean (hilak 23). Saio bikoitza eskainiko du, 17:30ean eta 19:30ean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Arizmendieneko edukiera handitu ahal izan dute. Horregatik, beste 110 sarrera jarriko dituzte salgai igandean bertan. 13:00etan jarriko dituzte salgai, Arizmendienean bertan. Txartel bakoitzak 7 euro balio ditu.
