Gure Eskuren batzarra bihar izango da
Erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak batzar irekia antolatu du bihar goizerako. Uztailaren 10eko "irismen nazionaleko" ekitaldia prestatuko dute.
Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak iragarri duenez, 2022an «mobilizazio erraldoia» egin nahi dute. Aurretik, baina, «irismen nazionala» izango duen ekitaldia egingo dute, uztailaren 10ean.
Hori prestatzeko batzar irekia egingo dute bihar goizean, udaletxeko arkupeetan, 11:00etatik aurrera.
Horrez gain, manifestua sinatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.