Auto hibrido berria du Lezoko Udaltzaingoak

Orain arteko udaltzainen ibilgailuak matxura larria izan zuen, horregatik udalak erabaki du ibilgailu berria erostea. Hibridoa eta entxufagarria da.

Lezoarren batek ikusiko zuen jada. Lezoko Udaltzaingoak auto berria du, Citroen C5 markako ibilgailu hibrido eta entxufagarria. Izan ere, orain arteko udaltzainen autoak matxura larria izan zuen, horregatik udalak erabaki du auto berria erostea. “Gainera, kutsadura gutxitzen lagunduko duen autoa da”, esan dute udaletik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.