Orereta Ikastolako Naia Aranberrik irabazi du Plastifish lehiaketa

Bozketa bidez, plastifish bat aukeratu da aurkeztu diren 170 proposamenen baino gehiagoren artean.

plastikoakl uretan

Plastifish lehiaketa bat  egin da Gipuzkoako ikasleen artean. Zehazki, ikastetxeentzako proposamena zen ikasleek arrain bat diseinatzea, garbiketa kanpainetan bildutako plastikoa erabiliz. Bozketa bidez, plastifish bat aukeratu da aurkeztu diren 170 proposamenen baino gehiagoren artean.

Hautatutako elementua Ternuak 2022ko udaberri-uda bilduman sartuko du, eta, gainera, Seacycle ehunez egindako (PET plastikoa itsasoko plastikoarekin nahastuta egindako haria) kamiseta batean jarriko dute. Lehiaketaren irabazlea Orereta Ikastolako Naia Aranberri izan da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.