Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

50 urte auzogintzatik bidea urratzen

Agustinetako auzo elkarteak 50 urte bete ditu. Erakusketa, aldizkaria eta zozketa ere antolatu dituzte mende erdia ospatzeko.

Agustinetako Auzo Elkarteko egungo kideak. Agustinetako Auzo Elkarteko egungo kideak 50. urteurrena aurkezteko agerraldian, Etxeberri baserriaren aurrean, auzoko azkena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/24

Berebiziko garrantzia dute auzoentzat, haien lanari esker, babestea, bizilagunen interesak defendatzea, beharrak mahai gaineratzea, finean, bizirik mantentzen dira auzoak. Auzo elkarteak dira, eta 1960 eta 1990. hamarkaden artean garrantzi bizia izan bazuten ere, batez ere hirigintza arazoekin lotuta, baina baita auzoen izaera aldarrikatu eta hamaika kultur ekitaldi antolatzearekin, gaur egun ere ezinbesteko dira auzoen eta auzotarren defentsan.

Horietako bat da Agustinak auzoko auzo elkartea. 50 urte, mende erdia bete du auzoaren eta auzotarren defentsan lanean hasi zenetik, eta baldintzatuta bada ere COVID-19aren agertokian, urteurrena ospatuko dute. Gaur egin dute antolatutakoaren aurkezpena egungo auzo elkartea osatzen duten bizilagunetako batzuk, eta haien izenean mintzatu da Laura Selgas auzotarra eta gida batzordeko kidea. Hark azaldu du antolatutako ekintzak. Hilaren 27an erakusketa zabalduko dute: “Erakusketara elkartearekin eta auzoaren garapen urbanistikoarekin zerikusia duten argazkiak, dokumentuak eta objektuak bildu dira”.

Auzoa zaharragoa da, baina auzo elkarteak 1971n hasi zuen bidea, eta ordutik aurrerakoak dira argazki eta objektuak. Erakusketa 17:00etatik zabalduko dute ostegunean eta ekainaren 3ra arte izango da ikusteko aukera; astean zehar 17:00etatik 20:00etara eta asteburuan 11:00etatik 14:00etara bisitatu ahalko da.

Zozketa txiki bat ere prestatu dute erakusketara hurbiltzen diren herritar guztien artean egiteko, “auzoko eta udalerriko hainbat saltokiei esker antolatu ahal izan dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei laguntzagatik”.

Duela hiru hamarkada auzo elkartea argitaratzen hasi zen aldizkariari ere egingo diote aitortza: “1990. hamarkadaren amaieran eta 2000. hamarkada hasieran elkarteak argitaratu zuen Austintxo aldizkaria gogoraztea  eta omentzea dugu helburu, eta horretarako ale berezi bat argitaratuko dugu. Auzoko buzoi guztietan banatuko dugu aste honetan”. Kontrazal berezia du aldizkari horrek, gaur agerraldia egin duten Migel Alduntzin kaleko 36. zenbakiko Etxeberri baserriko sarreraren irudia du, “hau da auzoan gelditzen zaigun azken baserria eta keinu egin nahi genion”.

Elkarteak biziki eskertu du  ospakizun berezirako metarialak eta bere denbora laguntzeko eskaini duten auzotarrei, “finean, 50 urte hauetan frogatu den bezala, auzo elkartea jendearen inplikazio altruistari esker mantendu da bizirik, eta hori da ospatu eta aitortu nahi duguna”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.