
Arizmendienean egin dute 2020an jaiotako haurrei atsolorra. Euskara eta euskal kultura transmititzeko konpromisoa hartu dute.

Maiatzari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsaldean. Hamabi puntu jorratuko dituzte zinegotziek.

Eskubidean planak ahotsa eman die Pasaiako haur eta gazteei, eurek diseinatu eta elkarlanean eraiki baitute parke berria. Lanak eman du fruitua.

Bigarren sailkatu dira Hibaikako emakumeak Euskadiko Trainerilla Txapelketan.

Azkoitian hiru partidak irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek. Asteburuan jokatutako beste hamar partidetan zortzi garaipen lortu dituzte.

Larunbatean txapelketarako bigarren sailkatuta, zilarrezko domina eskuratu dute San Juan Koxtapeko gizon gazteek igandean.

Gazte batzuen aurka oldartu ziren. "Autoritarismoaren aldeko jokaera" salatu du alderdiak, eta gazteak kriminalizatu nahi izatea. "Errespetuzko" aisiaren alde egin dute.

Agustinetako auzo elkarteak 50 urte bete ditu. Erakusketa, aldizkaria eta zozketa ere antolatu dituzte mende erdia ospatzeko.

Beñat Garro jokalari errenteriarra eta Haritz Mujika bigarren entrenatzaile pasaitarrak Bigarren Mailara igotzeko txartela lortu dute.

Gipuzkoan barrena pentsio eta zahartzaro duinen alde jubilatu eta pentsiodunen mugimenduak egingo duen bizikleta martxa gaur abiatu da Errenteria-Oreretatik.

Instituzio guztiei dagokiela neurriak hartzea etxebizitzarena bezain arazo konplexuari erantzuteko dio Maite Gartzia, Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak.

'KantagiLtza' solasaldi musikatuen zikloaren lehenengo gonbidatua aritu da Arizmendienean. Sarrerarik gabe utzi ditu bi saioak.

Parte hartze ordenantza da txertatutako horietako proiektuetako bat, eta, horren inguruan hitz egiteko bildu berri direla Elixabete Murua eta Garbiñe Oiarbide EAJko ordezkariak Gizarte parte hartze saileko zinegotziarekin jakinarazi du alderdi jeltzaleak.

Asteburu honetan lau herrien artean 30 positibo gehiago jaso dituzte, aurreko asteburuan 28 izan ziren bitartean. Lezon, ostiraletik igandera, zero kutsatu.

Emanaldia Trintxerpeko Gudarien plazan eskainiko du La Enana Naranja taldeak, 18:00etan hasita. Musika genero ezberdinak uztartuko dituzte.

Pasaiako kirol talde gehienek bukatu dute ezohiko denboraldia. Azken asteburuan 5 porrot eta 2 garaipen lortu dituzte lehiatu direnek.

Intxixu Trail-Giriziako antolatzaileek esan dute mendiko lasterketa, egitekotan, eurek nahi ez luketen bezalakoa izango zela.