Uraren kudeaketari buruz arituko dira etziko plenoan

Maiatzari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsaldean. Hamabi puntu jorratuko dituzte zinegotziek.

plenoa oiartzun maiatza 2021Oiartzungo udalbatzak etzi —asteazkena, hilak 26— egingo du maiatzari dagokion ohiko udalbatzarra. Hamabi puntuko gai zerrenda izango dute. 18:00etan hasiko da plenoa.

Bi puntu uraren kudeaketari dagozkionak izango dira. Honakoa izango da zerrenda osoa:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

  2. Oiartzungo udalerrian uraren kudeaketa arautzen duen udal Erregelamenduaren

    hasierako onarpena.

  3. Oiartzungo Udala eta Añarbeko Urak SAren arteko udal titulartasuneko hornikuntza-

    sistemen kontrol eta zaintza unitateari laguntzera bideratutako jarduerak egiteko

    kudeaketa-agindurako hitzarmenaren onarpena.

  4. 2021 ekitaldiko Gestio Plana gauzatu ahal izateko Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena

  5. 2021 ekitaldiko Udal Zerga Ordenantzaren aldaketaren onarpena.

  6. 2020 ekitaldiko Udal Aurrekontuaren Kontu Orokorraren onarpena.

  7. 2021. urteko herriko jaiegun ofizialaren proposamena onartzea.

  8. Oiartzungo ordezko bake epaile kargua betetzeko izendapen-proposamenaren onarpena.

  9. Udal Aurrekontuko 05/2021 zenbakiko Kreditu Aldaketaren onarpena.

  10. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

  11. Beste organoen jardueraren jarraipena.

  12. Eskari-galderak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.