Zilarra lortu dute San Juango gazteek Euskadiko Trainerilla txapelketan

Larunbatean txapelketarako bigarren sailkatuta, zilarrezko domina eskuratu dute San Juan Koxtapeko gizon gazteek igandean.

Bigarren sailkatu dira San Juan Koxtapeko gazteak Euskadiko Trainerilla txapelketan.

Joan den larunbatean Legutioko Josetxo Fernandez Bakeriza estropada zelaian Euskadiko Trainerilla txapelketako kanporaketak jokatu ziren, eta bertan sailkatu ziren San Juango gizon gazteak, bigarren, Isuntza, Santurtzi eta Zumaiarekin batera, hurrenez hurren.

Hurrengo egunean eman zuten aurpegia arrosek txapelketan ur-eremu berean, zilarrezko domina lortuz Euskadiko Trainerilla txapelketan, Isuntzaren atzetik berriro ere.

Gizonezko gazteen sailkapena

  1. Isuntza. 14:36,75.
  2. San Juan. 14:47,08.
  3. Santurtzi. 14:50,28.
  4. Zumaia. 14:51,83.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.