Iaz jaiotako 37 haurri jantzi diete atsolorraren zapia

Arizmendienean egin dute 2020an jaiotako haurrei atsolorra. Euskara eta euskal kultura transmititzeko konpromisoa hartu dute.

atsolorra 2021 zapiak Arizmendienean egin zuten atsolorra.

Atzo goizean ekitaldi goxoa egin zuten Arizmendienean. Atsolorra egin zieten iaz jaiotako 37 oiartzuarrei —73 izan ziren guztira—. Haien guraso eta senideek ez zuten ongietorri kolektibo ekitaldia galdu nahi izan.

Txalaparta, musika, bertsoak, zuhaitza osatzea eta beste hainbat gauzetarako tartea egon zen. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak hitza hartu zuen, baita haurrak komunitatean hezteko konpromisoa ere. Euskara eta euskal kulturan heztea da konpromiso ez-idatzi horren muina.

Ekitaldia bukatzeko, zapia jarri zieten oiartzuar berriei. Honakoak izan ziren iaz jaiotako 73 oiartzuarrak.

Irati; Maule; Ainitze; Maddi; Antia; Iraule; Cristina; Gexan; Yanira; Eki; Elaia; Mara; Uma; Sandra Marié; Aner; Paule; Matteo; Galder; Olaia; Libe; Izan; Garoa; Mamia; Manex; Eider; Inge; Lur; Saleh; Ithan; Unai; Jasmin; Alain; Bidane; Malen; Alaitz; Jon; Ibai; Ibai; Ekhi; Ur; Julen; Izaro; Inge; Mikel Caleb; Maddi; Lowsan Caleb; Yuna; Martina; Laia; Haize; Georvanni; Mohamed Amine; Ekain; Unax; Mikel; Glana; Amaia; Genesis Valeria; Aiuri; Mateo; Aarya; Brahim; Lian; Lea; Izei; Mare; Udane; Maia; Nahia; Alma; Marko; Zuhaitz eta Izei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.