Gutxigatik ez da heldu bandera
Bigarren sailkatu dira Hibaikako emakumeak Euskadiko Trainerilla Txapelketan.
Hibaikako Jubenil emakumeak. Argazkia: Hibaika Bikain ari dira Hibaikako emakume jubenilak. Hala erakusten du egiten ari diren bideak, eta lortzen ari diren emaitzak ere. Gutxigatik, baina oraingoan ezin izan dute Euskadiko Trainerilla Txapelketako bandera etxera ekarri: bigarren sailkatu dira errenteriarrak, lehen sailkatu den Kaikurengandik 0,42 segundora.
