[Galeria] Lobeteri eta Ezkurdiari gorazarre Lezon
Real Sociedad B taldeko bi jokalari lezoarrek Bigarren Mailarako igoera lortu dute euren taldekideekin batera. Lezoarrek harrera egin diete.
Real Sociedad B taldea Espainiako Bigarren Mailara igo da. Igoerarako azken partida, finala, larunbatean jokatu zuen Algeciras taldearen kontra, eta irabazi. Talde horretan pisu handia dute bi lezoarrek, Julen Lobetek eta Imanol Ezkurdiak. Mailaz igotzeko kanporaketetan protagonista izan dira zelaian, eta behin igoera lortuta, Lezon. Real Sociedad B edo Sanse Bigarren Mailan ez zela 59 urte pasatu dira; hirugarrenez izango da taldea maila horretan.
Larunbateko finala Extremadurako Almendralejo herriko Francisco de La Hera estadioan jokatu zuten. Han lezoarrak izan zituzten ondoan bi jokalariek, harmailetan. Atzo, ordea, Lezon egin zieten harrera bi jokalariei. Nola ez, biak pozik lortu duten kirol garaipenagatik, eta lezoarren aitortza jasotzeagatik.
Ondoko argazkiak Unai Santosek HITZAra bidalitakoak dira.





