'Kontu kantari - Mendian ibiltari' ikuskizuna eskainiko dute ostegunean
Emanaldia Trintxerpeko Gudarien plazan eskainiko du La Enana Naranja taldeak, 18:00etan hasita. Musika genero ezberdinak uztartuko dituzte.
La Enana Naranja taldeko kideek Kontu Kantari II – Mendian Ibiltari ikuskizuna eskainiko dute datorren ostegunean, hilak 27, 18:00etan Trintxerpeko Gudarien plazan.
Emanaldian euskal abestiak, reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramango dituzte ikusleak. Honakoa da sinopsia:
Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, rap-a edo blues-a erritmo ezberdinetara eramanez.
Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte. Nana eta Granu berriro ikusiko ditugu gure artean, baina baita ere pertsonaia berriak.
Eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra eta hara doaz gure protagonistak, mendi tontor gainera! Bidean, aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkitzen dute loretxo bat… Txist! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago…