Oiartzungo mutilek luzapenean galdu du fasez pasatzeko aukera
Oiartzuarrak Mutrikuren zelaian irabazten hasi dira, baina etxekoek partida berdindu dute bigarren zatian. Luzapenean amildegitik joan zen lortutakoa.

‘Lapa’-ren gola ez zen nahikoa izan.
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilei bukatu zaie Gipuzkoako Kopako ibilbidea. Larunbatean Mutrikun jokatu zuten, eta azkar asko aurreratu ziren markagailuan. Xabier Lapazaranek 11. minutuan sartu zuen gola.
Bigarren zatian, mutrikuarren jokoak koska bat gora egin zuen. Gola sartu eta luzapena jokatzea behartu zuten. Minutu estra horietan lortu zuten bigarren gola, eta Oiartzun berdinketaren bila abiatu zenean jaso zuen hirugarrena.
Gainontzeko taldeei dagokienez, areto futboleko Oiartzun KE izan zen punturen bat lortu zuen bakarra, Antiguan nagusitasunez irabazita.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa
- Oiartzunek jokatzen duen ligak atsedenaldia izan du asteburu honetan.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila. Kopa.
- Mutriku — Oiartzun: 3-1.
Emakumeen Euskal Liga. D multzoa
- Oiartzun — Goierri Gorri: 0-1.
Gizonen Gorengo Maila
- Roteta — Oiartzun: 6-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun — Euskalduna: 0-1.
ARETO FUTBOLA
Udaberriko txapelketa
- Antiguoko Fontaneria Iribarren — Oiartzun KE: 0-5.
- Miren Taberna — Lauburu Berazubi Fisioterapia: 3-6.
SASKIBALOIA
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek ez dute partidarik jokatuko asteburuan.
