Bidania-Goiatzen kontrako partidak, Youtube bidez
Madalensoron jokatuko dituzte, ostiral arratsaldean, hiru partidak. Azkoitiaren kontrako joanekoak bezala, online ikus daitezke.
![madalensoro](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/05/madalensoro.jpg)
Oiartzungo pilotariek ostiral arratsaldean jokatuko dituzte herriarteko txapelketako final zortzirenei dagozkien joaneko partidak. Bidania-Goiatzen kontra arituko dira nor baino nor.
Oiarpekoek jakinarazi dutenez, zuzenean eskainiko dute partida, Youtube bidez. Zuzenekoa 18:10erako programatuta daukate.
https://www.youtube.com/watch?v=voi1HPvDsns