Euskaraz trebatzeko Laninen ikastaroen bigarren txanda, ekainean
Telefonoz aritzeko ikastaroa zein mezu elektronikoak euskaraz txukun idaztekoak eskainiko dituzte. Izena emateko epea irekita dago.
Lanin egitasmoak enpresei euskaraz trebatzeko ikastaroak eman zizkien hil honen hasieran. Telefonoa euskaraz modu egokian erantzuteko eta mezu elektronikoak idazteko ikastaro bana emango dituzte ekainean.
Izena emateko epea hilaren 31n bukatuko da telefonoari buruzko ikastaroaren kasuan, eta mezu elektronikoena ekainaren 2an.
- Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (B1-A2): ekainaren 7tik 11era izango da ikastaroa, eta urruneko bi saio egingo dira, ekainaren 8an eta 11n. Izena emateko bete hurrengo galdetegia maiatzaren 31 baino lehen.
- Mezu elektronikoak ikastaroa (B2-B1): ekainaren 9tik 18ra izango da, eta urruneko saio bakarra izango du, ekainaren 17an. Izena emateko bete hurrengo galdetegia, ekainaren 2a baino lehen.
Informazio gehiago nahi duenak, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportajea irakur dezake.