Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJ: "Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintza eraso eginez etekin politikoa nahi du Sortuk"

Azken asteburuetako gertakariak izan ditu hizpide Oiartzungo EAJk, eta Sortuk kaleratutako oharrari erantzun diote. Udalari esan diote ez dituela baliabideak jarri.

ertzaintza oiartzun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/05/28

Azken asteburuetako gauetan izandako gertakariak hizpide izan ditu Oiartzungo EAJk. Esan dutenez, tabernak itxi ondoren jende pilaketak sortzen dira, “alkohola edanez eta inolako osasun neurririk hartu gabe”. Musika altu jartzen dutela esan dute, hainbat bizilagunen loa galaraziz.

Sortuk publiko egindako oharrari erantzun diote, eta kritikatu dute Ertzaintzari errua bota izana. “Oiartzungo EAJ-tik argi esan nahi dugu onartezina iruditzen zaigula Sortuk egiten duen gazteriaren kriminalizazioa; Oiartzungo gazteriaren gehiengo handi batek txalotzeko jokabidea erakutsi du pandemia osoan zehar eta ez dauka inongo zerikusirik larunbatean gertatutakoarekin, beraz ez du zaku berean sartzerik merezi”, adierazi dute.

Sorturi egotzi diote Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritzari “eraso eginez” etekin politikoa lortu nahi izatea. “Nahiz eta horretarako”, jarraitu dute, “istiluak sortzen dituztenen alde jarri, gauzak behar bezala egiten dituen herriaren aurka, beraz”.

Udalaren hitzak ere hizpide izan dituzte. Herriko hainbat txokotan udaltzainak jartzea konponbidea ez dela esan zuen udalak. “Argi dagoena da asteburuz asteburu gauzak okertuz joan direla eta Udalak ez duela ezer egin gertakari larriak iritsi diren arte. Ez dira behar diren baliabideak jarri Udaltzaingoak bere lana baldintza egokietan egin ahal izateko”, esan dute.

Horrez gain, udaltzain batzuek “erasoak” jasan dituztela nabarmendu dute, “udalaren babes garbirik jaso gabe”.

Bukatzeko, EAJk bere konpromisoa eta babesa eman die oiartzuar guztiei, pandemiak nekea eragin duela jakitun baitira. “Gauzak hobetzen doazen honetan denon azken esfortzu bat eskatzen dizuegu denon mesedetan”, gaineratu dute.

Udal gobernuari eskatu diote erantzukizuna har dezan istiluak errepika ez daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.