Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen artean, bi otordu zozkatuko dituzte
Oarsoaldeko udalen asmoa, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin batera, herritarrek Ogasunarekin harremana euskaraz izan dezaten animatzea da.
Errenta aitorpena euskaraz egitera bultzatzeko bat egin dute Oarsoaldeko udalek. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (eskualdeko lau udalek ordezkaritza dute bertan), eskualdeko herritarrek errenta aitorpena euskaraz egitea, eta oro har, ogasunarekin harremana euskaraz izan dadin sustatzeko kanpaina abian du.
Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen artean, bi lagunentzako bina otordu zozkatuko dituzte Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek.
Lehiaketan parte hartzeko garaiz daudela gogoratu diete udalek zergadunei. Horretarako, formulario hau bete beharko dute.
