Hondakin organikoen purutasuna %99,5 da
Herriko hondakin organikoaren ia osotasuna purua dela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Hondakinak murrizten, gutxitzen eta ongi kudeatzen jarraitzera animatu dute.
Oiartzungo Udalak hondakin organikoekin egindako azkeneko karakterizazioaren berri eman du. Horrela, hondakin mota horren purutasuna %99,5 da. Beraz, edukiontzi marroira botatzen diren hondakinen %0,5 besterik ez da desegokia.
Udalak oiartzuarrak animatu ditu, bide horretatik jarrai dezaten. “Zorionak Oiartzun! Jarrai dezagun hondakinak murrizten, gutxitzen eta egoki kudeatzen“, adierazi dute.