Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-05-28)
Oiartzungo mutilek kontsolazioko finala jokatuko dute bihar eguerdian, Touringen kontra. Neskek Castejonen bisita jasoko dute.
![oiartzun ke](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/05/oiartzun-ke-1.jpg)
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak asteburuan jokatuko du Gipuzkoako Kopako hirugarren eta laugarren postuak finkatuko dituen partidak.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa
- Oiartzun — Castejon: etzi, 11:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila. Kopa.
- Touring — Oiartzun: bihar, 12:00etan, Fanderiako futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga. D multzoa
- Hernani — Oiartzun: bihar, 19:00etan, Zubipe futbol zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Mutriku — Oiartzun: bihar, 16:30ean, San Miguel futbol zelaian.
ARETO FUTBOLA
Udaberriko txapelketa
- Oiartzun KE — Goierri: bihar, 17:00etan, Elorsoro kiroldegian.
- Xuga Gure Txokoa — Miren Taberna: gaur, 20:15ean, Berako Toki Ona kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek ez dute partidarik jokatuko asteburuan.