Amazonen presentzia salatu eta langileen eskubideen alde elkartuko dira
'Amazon ez hemen ez inon' lelopean elkarretaratzea egingo dute datorren larunbatean. Langileen baldintza prekarioak salatuko dituzte.
Amazonek Oiartzunen zentro logistikoa jartzeko dituen asmoen kontrako elkarretaratzea egingo dute datorren larunbatean —ekainak 5—. Talaia poligonoan elkartuko dira 12:00etan, Saltoki dendaren ondoan. Amazonek hor dagoen pabiloi bat erabiltzen du, behin-behinean, banaketak egiteko.
Multinazionaleko langileek dituzten baldintzak salatu nahi dituzte, eta bertako dendetan erostea aldarrikatu.