Laurak Batek 'Nik Pasaian' aldizkaria aurkeztu du
Pasaiako merkatari, ostalari eta zerbitzu txikiei ahotsa emateko publikazioan bazkideen kontakturako datuak jasoko dituzte.
Joan den astean aurkeztu zuen Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak taldearen azken proiektua: Nik Pasaian aldizkaria.
Udalerriko merkatari, ostalari eta zerbitzu txiki guztiei ahotsa emateko asmoz sortu dute publikazioa; bertan jasoko dituzte bazkideen kontakturako datuak, besteak beste. Aldizkaria Pasaian eta inguruetan banatuko dutela adierazi dute, bertako negozioei bultzada emateko.