Oiartzungo neskei bi puntu hegan joan zaizkie azken hatsean
Castejonen kontra jokatu dute etxean. Bigarren postura hurbiltzeko aukera ezin hobea galdu dute oiartzuarrek, bost minututan. Hirugarren postuan daude.
Oiartzun Kirol Elkarteko nesken futbol talde nagusiak bigarren postura hurbiltzeko aukera galdu zuen atzo goizean. Castejonen bisita jaso zuten Karla Lekuonan.
Udane Olaziregi eta Enara Louvelliren golei esker aurreratu ziren etxekoak. Aukera dezente izan zituzten partida erabakitzeko, baina azken bost minutuetan aldea murriztu zuten nafarrek. Bi aldiz bakarrik iritsi ziren oiartzuarren atera, eta bietan asmatu zuten. Oiartzuarrak hirugarren postuan daude.
Mutilen taldeak, berriz, Gipuzkoako Kopako hirugarren posturako partida jokatu zuten Fanderian, larunbat arratsaldean. Markagailuak (4-0) ez zuen islatu Oiartzunen jokoa. Oreretarrak azkar aurreratu ziren, eta oiartzuarrak korrontearen kontra joan ziren arren, aurpegia eman zuten. Denboraldia bukatu da beraientzat.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa
- Oiartzun — Castejon: 2-2.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila. Kopa.
- Touring — Oiartzun: 4-0.
Emakumeen Euskal Liga. D multzoa
- Hernani — Oiartzun: 0-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Mutriku — Oiartzun: 1-0.
ARETO FUTBOLA
Udaberriko txapelketa
- Oiartzun KE — Goierri: 8-1.
- Xuga Gure Txokoa — Miren Taberna: 1-3.
SASKIBALOIA
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek ez dute partidarik jokatuko asteburuan.