Zerbitzu publikoen alde mobilizatuko dira bihar
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuak mobilizazio dinamika eramaten ari dira aurrera. Udaletxearen aurrean elkartuko dira bihar.
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek elkarretaratzea deitu dute biharko (ekainak 1). Udaletxearen aurrean bilduko dira, zerbitzu publikoak aldarrikatzeko. Enplegua sortu eta kontsolidatzea izango da beraien eskaera.
Elkarretaratzea 11:00etan izango da. Sindikatu horiek duten dinamikaren parte izango da Oiartzungo mobilizazioa.