Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gazte Mailako III. Aurresku Txapelketa Nagusia, igandean Niessenen

Erein elkarteak antolatutako lehian A eta B sailetako dantzariak izango dira. 11:30ean hasiko da ekitaldia. Aurrez gonbidapena eskuratu behar da.

Argazkia: Carrera.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2021/06/01

Ereiten elkarteak antolatuta, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin eta Erenteriako Udal Txistu Taldearekin elkarlanean, Gazte Mailako III. Aurresku Txapelketa Nagusia (gipuzkoar erara) egingo dute Errenteria-Oreretako Niessen aretoan igandean (ekainaren 6an). 11:30ean hasiko dira A saileko (2011tik 2013ra bitartean jaiotakoak) eta B saileko (2008tik 2010era jaiotakoak) dantzan. D sailekoen txapelketa (2006an eta 2007an jaiotako dantzariak) hilaren 16an da, Legazpin.

Mistoa da txapelketa, eta hirugarrenez egingo dute Errenteria-Oreretako lehia era horretara. Aurretik, Landare elkarteak 33 urtez egina zuen Aurresku Txapelketa, ordukoetan mutilek bakarrik parte hartzen zutelarik.

A sailan sei dantzarik parte hartuko dute. Honakoek: Judith Jacinto (Lezo), Araitz Berasategi (Legazpi), Unax Ansola (Elgoibar), Jon Alberdi (Legazpi), Nora Eskudero (Legazpi) eta June Osinalde (Legazpi). B sailekoak bikoitza dira, hamabi. Hauek: Enara Artola (Lezo), Ihintza Erauskin (Lezo), Inge Olaizola (Lezo), Mikel Esnaola (Lezo), Danel Castillo (Donibane), Clara Larrañaga (Amasa-Villabona), Onditz Esnaola (Lizartza), Elaia Etxaniz (Elgoibar), Jurgi Errandonea (Andoain), Irati Larrañaga (Andoain), Maria Sanchez (Legazpi), eta Amaiur Tejeria (Legazpi).

Bi sailetako epaimahaia Izar Etxeberriak, Jose Luis Vallejok, eta Nagore Indakoetxeak osatuko dute.

A sailekoek Txakolin eta Agurra dantzak egin beharko dituzte; Bkoek, berriz, Erribera eta zortzikoa. Sail bakoitzean sei sari emango dituzte. Lehenak aginte makilla eta garaikurra jasoko du; beste bostek garaikurra.

Horrez gain, Gipuzkoan aurretik egindako ligaren (lau saio izan dira, Legazpin, Villabonan, Elgoibarren eta Lezon) irabazleek euren garaikurrak jasoko dituzte. A sailean Judith Jacinto izan da onena ligan (lezoarra da); B sailean saria biren artean banatuko da, biak lezoarrak Enara Artola eta Mikel Esnaola.

Errenteria-Oreretako lehia ikusteko ez da sarrerarik ordaindu behar da. Baina COVID-19aren protokoloagatik, aurrez gonbidapenaren erreserba egin behar da.

Erlazionatutako edukia[Galeria] Dantzari lezoarren ia erabateko nagusitasuna herrian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.